KOLDO KEREJETA

Eraikuntza

Erreformak, fatxadak eta obra berria

NORTZUK GAREN

CONSTRUCCIONES KEREJETA, S.L. luzaroko esperientzia duen enpresa da eta horregatik hartzen ditugu eraikuntzaren alderdi guztiak gure gain: eraikuntza berrietatik hasi eta urbanizazioetara bitarte, eta gainera, fatxada nahiz atarien birgaitze eta barne-erreformak egiten ditugu.

Gure taldea eskarmentuduna eta profesionala da eta horregatik hel diezaiekegu sendo proiektuei. Horren erakusgarri da, obra asko egin ditugula, Ataunen 1999an hasi ginenetik, lanaren alderdi bakoitzean asmoak bete nahian.

Ez dezagun ahaztu eraikuntza proiektu guztiek beren erronka bereziak dituztela. Ez daude bi berdin.

CONSTRUCCIONES KEREJETA, S.L. enpresan zure proiektua begiratuko dugu sortzetik beretik bukaera arte eta komunikazio ireki lankidetzazkoa bilatuko dugu, ziurtatuz zure beharrak betetzen direla eta proiektua ongi ematen dela. Hori guztia egiteko, gure aholkularitza osoa duzu, zure proiektua preziorik onenean egiteko, eta gremioen koordinaketa barne dela.

Gaur egun CONSTRUCCIONES KEREJETA, etxea honako lan hauetan dabil batik bat:

Mantentze-lanak

Igogailuak

Urbanizazioak

Fatxadak eta estalkiak

Etxebizitzak eta erreformak

Pabilioi industrialak

ERREFORMAK

 

Erreformarako obrak eta segimendua egiten badakigu, barruko nahiz kanpoko erreformetan, eta horregatik eskaintzen dizugu onena preziorik onenean.

Lanean jardun dugun urte hauetan guztietan ikasi eta egindakoari esker, badakigu nola aurre egin zure proiektuari, armazoitik hasi eta akabera arte, emaitzarik onena lortzeko etxebizitza berritzean.

Era guztietako erreformak egiten ditugu zure etxebizitza edo negozioan, osokoa edo zati batekoa, eta beti, materialik onenak erabiliz, gure lana ona eta akabera egokikoa izan dadin.

MANTENTZE-LANAK ETA ERREFORMAK ENPRESETAN

 

CONSTRUCCIONES KEREJETA, S.L. enpresan ondo dakigu bizkortasunez aritu behar dela enpresetako konponketa eta erreformetan. Horregatik egokitzen gara erreforma guztietara, osoak izan, zatikakoak edo atal batzuetan egiten diren egokitzapenak izan. Izan ere, mantentze-lan jarraitua egiten dugu zenbait enpresatan, eta, jabetzen gara beharrezkoa dela haien ordutegi eta produkzio beharretara egokitzea.

Eraikuntza proiektuak, osoak edo zatiak, egiten eskarmentua dugunez, enpresan garantia eta segurtasun osoz landu dezakegu edozein obra edo erreforma.

FATXADAK, ESTALKIAK ETA IGOGAILUAK

 

Birgaitze lanak egiten ditugu energia-fatxadetan eta konbentzionaletan, estalkiak birgaitzen ditugu eta igogailuak jartzen ditugu, obra zibila barne, jabekideen komunitateetan. Proiektuak eta baimenak tramitatzen ditugu, baita EIT ere. Fatxada egurastuak eta SATE obrak egiten ditugu materialik onenekin.

Zenbait fatxada, estalki eta igogailu egitea eskaintzen dugu, eraikuntza komertzialetan eta publikoetan. CONSTRUCCIONES KOLDO KEREJETAren jardunari eta eskarmentuari esker, proiektu bakoitzean eskaintzen dugu bezeroak zehazki eskatutakoa betetzeko soluziorik onena. Kalitatearekin, arreta xehearekin, eta prozesuko etapa bakoitza zaintzearekin, eta gure langileen gaitasunarekin, bermatu egin dezakegu gure lanek betetzen dituztela betekizunik zorrotzenak.

OBRA BERRIA

 

CONSTRUCCIONES KEREJETA S.L. etxean badugu gaitasunik obra berriko proiektu bati heltzeko. Gure talde teknikoari esker, eraikuntza prozesuaren une guztiak zain ditzakegu. Eraikitzeko lizentzia eskuratzea, obra egitea bera, eta azkenean entregatzea. Bezeroak edo geuk egindako proiektuak exekutatzen ditugu; bezeroak hala nahi badu, proiektua eta obra , biak, egiten ditugu. Horregatik eraikitzen ditugu familiabakarreko etxebizitzak, etxebizitza-blokeak, pabilioi industrialak…
Hori egin dezakegu, gurekin aspalditik lanean diharduten gremioak dauzkagulako, esperientzia handikoak gainera: horiengan dugu konfiantza osoa, obren akabera egokia izan dadin.

ERAISTEAK

 

CONSTRUCCIONES KOLDO KEREJETA enpresan, urte askoan jasotako esperientziari esker, espezializatu egin gara eraiste-lan osoak egiten eta lurrak mugitzen. Daukagun eskaintza ez da bakarrik eraikinak eta etxebizitza-barruak eraistea edo botatzea, zerbitzu gehigarriak ere ematen ditugu, esaterako eraitsitako hondakinak garraiatzea eta kudeatzea.

AURREKONTUA ESKATU



Fitxategia atxikitu:

Pribatutasun politika onartzen dut.

KOLDO KEREJETA

Konpromesurik gabeko aurrekontua

629 44 94 60
[email protected]

Utilizamos cookies para mejorar su experiencia y nuestros servicios, analizando la navegacion en nuestro sitio web. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información pulsando aquí: política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies